Seleccionar idioma
es
eu

Elkarteak.info

Menu Principal
Noticias
Agenda
Mapa asociativo
Voluntariado

Noticias

13-07-2015 | Saregune |

Zer jarriko zenuke hemen?

Kamiseta lehiaketa antolatu du GEU elkarteak. Parte-hartzaileek bidaltzen dituzten esaldien artean, euskarazko lelorik originalena zein dibertigarriena aukeratu eta Gasteizko jaietara begira esaldi irabazlea daramaten kamisetak aterako ditugu. 

Whatsapp, Twitter eta email bidez jasoko dira proposamenak uztailaren 13tik 19raEsaldi irabazlearekin 200 kamiseta atera eta salgai jarriko ditu GEU elkarteak

Gaur bertan, uztailak 13, abiatu eta astebetez luzatuko da lehiaketa. Esaldiak proposatzeko azken eguna uztailaren 19a izango da. Proposamenak whatsapp, twitter eta email bitartez jasoko dira. Hala, whatsapp bidez 688819118 telefonora bidali ahal izango dira kamiseta leloak; modu berean, Twitterren #GEUkamiseta traola erabiliz edo @geuelkartea aipatuz; eta, azkenik, geutxosna@gmail.com helbide elektronikoan ere jasoko dira. Lehiaketako esaldi irabazlea uztailaren 22an iragarriko da. Irabazleak berak proposatutako esaldia daraman kamiseta eskuratzeaz gain, afari bat irabaziko du GEU txosnan. Oinarriak www.hirinet.net webgunean kontsulta daitezke.Guztira, 200 kamiseta aterako dira aukeratutako leloarekin eta abuztuaren 1etik 9ra salgai jarriko dira Aihotz plazan kokatuta egongo den GEU txosnan.

Avisos legales:
Licencia
Contacto

Política de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies. Política de cookies X Cerrar